XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hala ere, salbuespenez, denboraldiak zabalik iraungo du Undurragako barrupean abuztuaren 31ra arte eta hurrengo aldeotan irailaren 30ra artean:

Aixolako urtegia (Ermua) / Vinagre eta Jarralta putzuak (Sopuerta) / La Pesquera putzua (Sopuerta) / La Kuadrako urtegia (Gueñes) / Artibako, Oiola eta Castañoseko urtegiak (Barakaldo) / Aranzelaiko urtegia (Galdakao) / Zolloko urtegia (Arrankudiaga).

2.2. Arrantzan egin ahal izateko orduak.

Egun argiko orduetan arrantzatzea baimendutako motak direnean, ordu horiek eguzkiak irten baino ordubete lehenago (egunsentia) eta gautu eta handik ordubetera (iluntzea) bitartekoa izango direla ulertu beharko da.

2.3. Arrantzan egin ahal izateko egunak.

2.3.1. Tarte askeak.

Orohar, tarte hauetan ez da arrantzan egiten utziko arrantzan egin daitekeen epealdiko astearte buruzurietan.

2.3.2. Barrupeko tarteak.

I. ERASKINean azalduko da zehatzago Herrialde Historikoan dauden barrupe ezberdinetan, arrantzan egin ahal izateko epealdi baliogarrian zehar, zeintzuk egunetan egin ahal izango den arrantzan, baita ere arrantzan egin daitekeen egun bakoitzeko baimen kopurua.

3. artikulua.

Harrapa daitekeen gehienezko mota kopurua.

Arrantzale bakoitzeko eta eguneko salmo trutta fario (amuarrain arrunta) eta salmo gairdneri edo oncorhynchus mykiss (amuarrain ortzadarra) motetatik harrapa daitekeen gehienezko kopurua hauxe da:

Tarte askeetan: 8 arrainburu.

Barrupeetako tarteetan: 8 arrainburu, Balmasedako barrupean izan ezik, hemen muga 6 arrainburu izango bait da.

Karpakideei dagokienez, ez da harrapaketa mugarik.

4. artikulua.

Gutxienezko dimentsioak.

Jarraian adieraziko diren neurriak baino luzera txikiagoko arrainburu guztiak, uretatik atera ahala berriro itzuliko dira uretara:

4.1. Salmo trutta fario (amuarrain arrunta) eta salmo gairdneri edo oncorhynchus mykiss (amuarrain ortzadarra):

Tarte askeetan: 19 cm.

Barrupeetako tarteetan: 19 cm, Balmasedako barrupean izan ezik, hemen muga 22 cm-koa izango bait da.

4.2. Gainerako motei dagokienez:

- Anguilla anguilla, aingira, heldua denean: 20 cm.

- Barbus barbus bocagei, penintsulako barboa: 18 cm.

- Cyprinus carpio, karpa: 18 cm.

- Tinca tinca, tenka: 15 cm.